top of page

Rafael Mikoletaren garaiko Euskara

​    1.   Ga​​raik​o hizkuntzaren egoeraren berri emango diegu ikasleei.​

​​

  • Hizkuntza-gertakari kultural emankorra, Iparraldean: Sarako Eskola.​
  • Eliza, Kontrareforma eta katiximak.​
  • Hizkuntza euskal erakundeetan: Bizkaiko Batzarretan gertaturikoa.​​

2.      Rafael Mikoletari buruz jardungo dugu, 4. atazan esandakoak gogorarazteko.

«1611 urtean jaio zen, eta San Antongo Elizan bataiatu zuen Martín Arrieta Batxillerrak, Camilo Villabasok argitzen duenez: “El Dr. Rafael de Micoleta fue vizcaíno y bilbaino, de nacimiento oriundés, habiendo nacido en esta villa en 19 de noviembre de 1611: fueron sus padres Martín Rafael de Micoleta y D. Maria Ochoa de Zamudio y le bautizo el Bachiller Martín de Arrieta en la iglesia de San Antón. La familia Micoleta por las dos lineas paterna y materna era de las más acomodadas y distinguidas de la población, y especialmente por la parte de su madre estaba ligada con el noble y opulento linaje de los Zamudios” (Camilo Villabaso, “El doctor Rafael Micoleta”, RIEV, VII (1913), 568-569 or.) »

3.  Modo breve de aprender la lengua vizcaína obraren nondik-norako nagusiak argituko ditugu:

 

1653an idatzi baina XIX. mendea arte ez zen argitaratu. Izenburuak iradokitzen duen legez, hizkuntza ikasteko liburuxka da: gramatika, hiztegitxoa, olerkien neurrien gainekoak eta “platikak” edo elkarrizketak.

Elkarrizketa horiek argitzen digute Bilboko euskara nolakoa zen, zeren Mikoleta apaiz pilongoa baitzen. Izan ere, Bilbon garai hartan beharrezkoa zen apaiz pilongoa izatea hiriko edo Begoñako apaiz izateko. Apaiz pilongoa izateko, derrigorra zen honakoa: batetik, gurasoak Bilbokoak bertakoak izatea; bestetik, abadegaia ere Bilbon jaioa eta bertako eliza bateko ponteren batean bataiaturikoa izatea; eta, horrez gain, gradurako eskabidea egin arte behintzat, gurasoak auzokidetasuna galdu gabekoak izatea.

 

2.     Amaitzeko, Platikak¹ banatuko dizkiegu. Testu osoa irakurri ondoren, azpimarratutako pasarteak gaur egungo euskaran ematen saiatuko dira.

PLATIKAK

 

Don Pedro: Agur Don Juan jauna, dala berori haen ondo etorri zein urte onak; zelan dago berorri?

 

Don Juan: Zeure mesede hori serbietako; zeure mesede hori ondo dago?

 

D.P.: Edozelan serbietako berori, baia gitxi bat gaixorik.

 

D.J.: Bada, zelan jaigiten da haen goizetik, ez badabil ondo?

 

D.P.: Zerren diñoe doktoreak goizeti jaigitea dala ona osasunentzako.

 

D.J.: Beuke eurak osasun hori, zegaiti enetzat honeik dira egunak behar doguzanak etxean sartu, esan daroena leguez, ta daukaguzala ohean esan leie hobato.

 

D.P.: Egia esateko, gehiago eiten dot helduteko neure zereginai.

 

D.J.: Nolan joatzu eurakaz?

 

D.P.: Berrori serbietako deunsuro, jauna biz bedeinkatu.(...) Mutil, ekarguk almorzua urten artean. (...)

 

ALONSO: Mahaia iminirik dago, errasti jarri ditez zeure mesedeok almorzetan.

 

D.P.: Don Juan jauna, jarri bidi mahaipuruan.

 

D.J.: Ondo litzate hori, horrek gura dau esan, zaharra nazala.

 

D.P.: Ez, ezpada errazoeagaz kunplietako.

 

D.J.: Hartu begi berorrek bere lekua, ze neuk hartuko dot neurea.

 

D.P.: Ondo litzate, datorrela ene etxera, neuk baino (gehiago) agindu daiana.

 

D.J.: Horti badaroa zure mesede horrek, nik obedieten dot etxean ta ateti.

 

D.P.: Ni naz serbiduko dodana, dana leguez errazoea: Mutil betoz platerok.

 

AL.:  Hemen dagoz jauna.

 

D.P.: Norik ekarri dous pastelok?

 

AL.:  Urian dan pastelerea garbienerean.

 

D.P.: Bira gure auzo ederrenean?

 

AL : Bai jauna.

 

D.P.: Errasti jan daiz itzal baga, ze andra garbienak dira.

 

D.J.: Ta ez badira bere ez naz ni adituten horrelako gauzetara.

 

D.P.: Bada gitxiago adituko zinate, bazina haen adiskidea honena, zein ni nazan.

 

D.J.: Zapore ona dauke ta idaraiten dodan hobea da, direla haen jateko presta ze edozein ordutan idoro daiz gizonak gisadorik.

 

D.P.: Mutil, iguk edaten, ze piperrak piketan jok.

 

AL.:Zein atsegin dau, zuria ala gorria?

 

D.P.: Ezarzu zurirean, zerren da beroago goizetarako.

 

D.J.: Ta osasuntsuago da gorria baino.

 



bottom of page