top of page

Girotzea

 

 1. Ikusi Bilboko euskara eta baserriak izeneko bideoa eta komentatu.

 

 

 2. Erakutsi Iñaki Gaminderen Bilbotarron euskararen zuzuan¹ izeneko liburua; azaldu zer den eta irakurri sarreran datorren pasartea:

 ​​

«Behingo baten, munduan asko ez legez, Markina inguruko Barinagan gizon

zahar batek hala zidan kontatu. Gaztea zela, hamalau urtetan edo, gurasoek,

gaur baino askozaz asago zegoen Bilbora bidali zuten erdara apur bat

ikas zezan. San Mames zumardian, alondegi zaharraren ondoan zegoen baserri

baten ekandu zen gizona morroi. Bere beharra Barinagakoaren aldean,

hasikeran behintzat ez zen sano desberdina izan; ardiak erabili, ardiak jagon,

betikoa. Ingurua ez zen bera baina. Orain Casilla, Errekalde, Indautxu. Gizon

horri itaundu diot halako baten, ia erdara ikasi duen ala ez. Eta lehengo antzean

Barinagara itzuli dela esan dit. San Mames zumardiko baserrian euskaldunak

izan dira eta euskara izan da bere eguneroko jardunaren berbeta.»

¹​​​​​​​Hitz horren esanahia argitzeko, lagungarria izan daitekeBilboko euskararen zuzuan” izeneko   audioa entzutea,

bertan Iñaki Gamindek berak azaltzen baitu.

 

 

 3. Irakurri beste pasarte hau: Kresala nobelako “Bedar txarrak” izeneko kapitulutik jasota dago.

 

«Itxasgizonak: Zuk zelan dakizu euskerarik ikasi ezpadozu?

 Oial-saltzalleak: Neuk be eztot ikasi, Bilbotarra izanarren   gurasoak   ezeusten​​ 

 erakutsita; baña eztot damurik  be. Euskalerritik kanpora euskerea ezta ezertarako,

 ta Euskalerrian bertan edozeñek daki gaur gaztelarrez.

 Itxasgizonak: Zuk euskerea ezjakiñagaitik damurik ez izatea,  mirarituteko

 ipuña ez da. Zuek, bilbotarrok, antxiña galdu zenduen asabien izkera biguna ta

 antxiñatik zagozie erdaldundurik.»

                                                                                                                                                                                              

                                                                                                                                                                                                            

 

 4. Bilboren euskalduntasuna errebindikatu gura dugu.

Bilbotarrak ez diren euskaldunen artean guztiz zabalduta

dago  Bilbo  erdalduna  delako iritzia. Egia  da euskara

zokoratuta  egon dela  eta  oraindik  ere  lan  handia

dagoela  egiteko. Dena  dela, errepikatzen  zaigun

lelo  hori guztiz  egia ez da,  euskararen  transmisioaren

katea ez  baita  gaur arte eten  leku  batzuetan.

Eta  horren  erakusgarri  bikaina  Zuberogoitia a naiek

2008an  argitararu  zuten  liburu  ederra:  Bertan Bilbo.

Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia.

Dena den, guk hemen plazaratuko ditugunak eta gure tesiaren froga izango direnak, Alfonso Irigoienek aspaldi esandakoak izango dira. “Bilbao jatorriz hiri euskalduna izan da” eta “Bilbo eta euskara” hitzaldiak aintzat harturik, horixe erakusten ahaleginduko gara hurrengo atazetan: Bilbo, jatorriz, hiri euskalduna izan da.​​

 

 

 

1901ean argitaratu zen lehen aldiz Euskal-Erria aldizkarian; liburu gisa,1906an.

bottom of page